Suzko Pintzelak

Hasiera 15/09/2015 bukaera15/12/2015

RIALIA-industria Museoak José Abel Sánchez margolariaren " Suzko Pintzelak" erakusketa du ikusgai.José Abel alderdi askotan da interesgarria; halarik ere, beraren lanaz ezer nabarmentzekotan, Bilboko itsasadarra landu duela esan beharko genuke, luze, zabal eta atseginez landu baitu. Artistak erraz egiten du bat hiriaren arteria karismadun horrekin. Ikuspegi anitzetatik behatzen du, gertutik eta airetik; eta hainbat unetan: itsasontziz lepo dabilenean edo bakarti eta sotil dagoenean.

Beraren lan berrienetan margolari bilbotarrak suzko pintzelak erabili ditu itsasadarra belzteko eta, teknika harrigarri baten bidez, maisulanak sortzeko. Soldagailu baten sugarra jartzen du zuzenean margolanaren gainean, keak azalean itzalak egin ditzan eta sugarrek margoa suntsi dezaten.

Lehiaketa ugariren irabazlea eta erakusketa-ibilbide luzearekin , margolari honek bisitariari hegan egitea eragingo dio.“Suzko Pintzelak” lagin piktorikoak,  21 margok osatzen dute hainbat piezarekin bat, artistaren azken urte hauen lanaren erakusgarri, bisitariak  2015eko irailaren 15etik abenduaren 15era bisitatu ahal izango duena.

 

 

 

 

 

José Abel Sánchez
2010-2015
José Abel Sánchez
2010-2015
José Abel Sánchez
2010-2015
José Abel Sánchez
2010-2015
José Abel Sánchez
2010-2015
José Abel Sánchez
2010-2015
José Abel Sánchez
2010-2015
José Abel Sánchez
2010-2015
EranskinaTamaina
folleto_a6.pdf470.38 KB