Portugalete eta Playmobil atzo eta gaur

Hasiera 22/11/2016 bukaera28/02/2017

Rialia Industria Museoak Playmobil jostailuei esker herri honen historiako unerik garrantzitsuenetako batzuk, eraikin ezaugarriak eta itzal handiko pertsonaiak ere aurkeztu nahi ditu.

María Díaz de Haro andreak 1322. urtean Portugalete fundatu zuenetik, gertaera askok eratu dute herri honen historia.

Bateko, betidanik merkatarien eta arrantzaleen herria izatea, itsasadarreko bokalean toki paregabean kokaturik egotea eta merkataritza-garraiorako portua edukitzea erabakigarri izan ziren zalantzarik gabe Portugaleteren hazkunde eta oparotasunerako.

Herriaren historiako lehenengo mendeek aztarna garrantzitsua utzi dute, merkatari, ontzi-jabe, garraiolari, marinel eta lur-sailen jabeen jardunaren ondorioz. Urteak joan urteak etorri, familia boteretsu asko finkatuz joan ziren herrian; hala nola, Salazartarrak, Coscojalestarrak eta Ugartetarrak. Familia horien guztien abaroan Salazar dorretxea, Santa Maria basilika eta Santa Klara komentua eraiki zituzten. 

Bizkaiko industrializazioa XIX. mendearen bigarren erdialdean hasita, Portugaletek bilakaera hartan parte-hartze eragilea izan zuen. Burdinazko kaia, Zubi Esekia, bainu-etxea eta Bilborekin lotzen zuen trena izan ziren herriko ekonomiaren bultzatzaileak.

Hogeigarren mende osoan industria siderurgikoak eta ontzigintzakoak zeharo eraldatu zuten gure alde honen paisaia. Hala eta guztiz ere, itsasadarraren berriztapenari esker, Portugaletek eutsi dio oraindik ere Bilboko itsasadarreko Ezkerralde osoko gune nagusia, merkataritzako ardatza eta aisialdirakoa ere izateari.

Egun, gertatutako egitura-aldaketak gorabehera, herriak berriro ere lortu du turismo- eta kultura-arloan gailentzea.

Esta exposición no tiene ninguna obra asignada