Nancy modaz jantzita

Hasiera 22/12/2015 bukaera30/04/2016

NANCY MODAZ JANTZITA

Nancy dugu, dudarik gabe, gure panpina kutun eta gogoangarrienetariko bat. Famosa jostailu fabrika ezagunak sortu eta eginda, gizarte maila guztietara iritsi zen eta XX. mendeko 70 eta 80ko hamarkadetan haurren ikur eta soziologia fenomeno bilakatu zen Nancy.

Panpinak euren garaiko modaren isla izanik, gizartearen une jakin bati ohi dagozkio. Horiek horrela, Nancy, bere garaiko panpinarik ezagunena izanik, berarentzat propio sortutako jantzi eta osagarrien linea oso batekin batera datorkigu.

Hasiera batean kaleko modari jarraitu bazion ere, urteak joan urteak etorri hark berak sortu zituen joerak bere jantziei esker.

Rialia Industria Museoak Jantziaren Museoarekin elkarlanean ekarri digun erakusketa honetan Espainiako hogeita bost moda-sortzailek diseinu bana eskaini diote Nancyri eta irudi bana asmatu, panpinaren 45. urteurreneko opari gisara.

  Horrela, omenaldi samurra egingo diogu geure Nancy maiteari, umetako oroitzapenak berriro bizi ditugula eta Espainiako modaren aniztasunaz eta kalitateaz gozatzen garelarik.

Agatha Ruíz de la Prada. Madrilgo Jantziaren Museoak utzia.CIPE
Andrés Sardá. Madrilgo Jantziaren Museoak utzia. CIPE
Devota & Lomba. Madrilgo Jantziaren Museoak utzia. CIPE
Angel Schlesser. Madrilgo Jantziaren Museoak utzia. CIPE
Teresa Helbig. Madrilgo Jantziaren Museoak utzia. CIPE
Ion Fiz. Madrilgo Jantziaren Museoak utzia. CIPE
Menchén Tomás. Madrilgo Jantziaren Museoak utzia. CIPE
Amaya Arzuaga. Madrigo Jantziaren Museoak utzia. CIPE
Dolores Cortés. Madrilgo Jantziaren Museoak utzia. CIPE
Maya Hansen. Madrilgo Jantziaren Museoak utzia. CIPE
EranskinaTamaina
cartel.jpg2.14 MB