Museoaren lagunak

Rialia, Industria Museoak “Museoaren adiskideak” txartela egiteko aukera eskaintzen die bisitariei. Horren bidez museoaren adiskideok zenbait abantaila ditugu museoan sartzeko, informazioa jasotzeko eta museoak antolatzen dituen jardueretan parte hartzeko.

Museoaren adiskideen abantailak:

  1. Doako sarrera urte osoan.
  2. Gonbidapena inaugurazioetarako.
  3. 10 sarrera opari.
  4. % 10eko deskontua Kultura Sailaren argitalpenetan.
  5. % 10eko deskontua dendako produktuetan.

 

Museoren adiskidea izateko:

  • Museoaren adiskidea izan gura baduzu, “Museoaren Adiskideen ALTA” formularioa jaitsi eta berton eskatzen dizkizuten datuak bete.
  • Behin datuak beteta, inskripzioa museoaren sarreran entregatu; segituan, gutariko bat izango zara.
  • Museoaren adiskidea izateko 6,15 euro urtean besterik ez duzu ordaindu beharko; urtarrilean ordaindu behar da, eta, kontrakoa adierazi ezean, berez kobratuko zaizu urtero.

 

Museoren adiskidea izateari uzteko:

Edozein konturengatik utzi nahi bagaituzte, hau egin beharko duzu:

  • Web gunetik, “Museoaren Adiskideak: BAJA ematea” formularioa jaitsi eta entregatu museoaren harrera-gunean.
  • Betetzen ari den urtea amaitu baino 15 egun lehentxeago entregatu behar duzu; hori egin ezean, museoaren lagunen txartela berrituko dizugu-eta.

 

Informazio gehiago lortzeko, hona deitu: 94 472 43 84 telefonora.