MUNDU TXIKIAK
Hasiera 10/06/2009 bukaera30/09/2009
Rialia Industria Museoak Madrilgo CIPE Janzkien Museotik ekarri digu erakusketa hau. Panpina-etxeak eta beste hainbat eremu miniaturan dira gehienbat, haurren jolasetan erabili ohi zirenak. Horien bitartez, haurtzaroko oroimena piztu nahi dugu, miniatura-lanen xarma miretsi eta objektuek dakartzaten gizarte eta kultura alderdiei erreparatu ere bai.
Panpina-etxeak eta gainontzeko miniaturak helduenak bezalaxe egin zirenez gero, ederki dakarkigute gogora egin zituen gizarte iraganekoa. Bestetik, aldi berean jostailu aktiboak eta sinbolikoak izanik, ikasteko tresna gisara erabil ditzakegu eta horien bidez agertu, esaterako, genero-rolak.
Erakusketak hainbat atal ditu, espazioen tipologiaren arabera. Esaterako, panpina-etxe bi erakusten dugu: bataren arkitekturak Iberiar Penintsulako etxeena da eta bestearena, berriz, modernista dugu.
| Eranskina | Tamaina |
|---|---|
| Mundu_txikiak._erakusgarria.pdf | 878.85 KB |
