Jarduera didaktikoak

Rialia Industria Museoak unitate didaktikoa jarri du ikastetxeen eskura, irakasleei gelan bertan museoaren edukietan sakontzen laguntzeko.

Rialia museoan pentsatzen dugu arteari eta museoei buruzko heziketa funtsezko ariketa dela, eta, horrenbestez, gure ustez, ezinbesteko dugu gure bisitariekin komunikatzea, elkarrizketaren eta interakzioaren bidez. Horregatik, hain zuzen, laguntza eskatzen diegu bisitatzen gaituztenei, eta honi atxikitako inkesta betetzeko, bisitak euren asmoak beteta utzi dituen ala ez baloratze aldera. Prest gaude museoa hobetzeko iradokizunak hartzeko, baita ikastetxeetarako jardueretarako ere. Beraz, badakizue, informazioa edo iradokizunak bidali nahi izanez gero, hona: rialia@portugalete.org.

Mila esker aldez aurretik zuen laguntzarengatik, eta jaso ezazue agur bero bat Rialia museoaren partez.

Rialiaren CDa jaitsi dezakezu, jarduera didaktikoak ditu eta.