Ibilaldia museoan barna

1. SOLAIRUA. SARRERA. GONBIDATUTAKO LANA

Funts iraunkorrak hiru gai gogoangarri hartzen ditu –GIZON-EMAKUMEAK, BURDINA ETA ITSASADARRA–, ikuspuntu historiko, etnografiko eta artistiko batetik.

GONBIDATUTAKO OBRA. Aldi baterako erakusketak egiteko esparrua da: bertoko lanak beste museo, erakunde edo partikular batzuek ekarriak dira.

2. SOLAIRUA. ERAKUSKETA IRAUNKORRA: “Paisaia bat, hiru begirada”

Paisaia batena zein industria-prozesu batena izanda ere, historia, ezinbestez, berau protagonizatu zuten gizonen eta emakumeen historia da. Burdina ezinbesteko langaia izan zen industriaren hazkunderako; itsasadarra ere ez zen munta txikiagokoa izan. Azpiegitura-obra handiei esker Bizkaiko industria sortu berria hazi zen itsasadarraren ertzeetan: La Naval, Euskalduna, S.E.C. Babcock & Wilcock, Boluetako Santa Ana eta, batez ere, Bizkaiko Labe Garaiak. Eraldaketa ez zen soilik industria-jardueran bideratu. Halabeharrez, gizartea bera ere asaldatu egin zen, paisaia gizon-emakumeen eskaera berrietara egokitu beharra zela medio.

Burdinazko Kaia, zabalguneak, eta Zubi Esekia, batez ere, pertsonei laguntzeko egin ziren, herriak batzeko, paisaia gizatiarrago egiteko.

Eta hori guztia Portugalete hiribildu “andre zaharraren” begien aurrean gertatu zen.

3. SOLAIRUA. ERAKUSKETA IRAUNKORRA. JARRAIPENA

XIX. mendeko azken laurdenean, zenbaitek talentu ekintzailea eta beste askok euren indarra eskaini zioten siderurgiari, gure industria moderno eta lehiakorrari. Industria-prozesua eta kapitalaren garapena lantzen dira gune honetan. Aldi berean, eta, horrekin lotuta, kontrapuntu gisa, mugimendu sozial bat sortu zen, eskubide sozialen alde borrokatu eta lehenengo sindikatuen sorrera bultzatu zuena.

Azkenik, erakusketa iraunkorrak burdinaren beste erabilpen bat erakutsi zuen: artistikoa. Hala da, burdina lehengaia eta inspirazio-iturria izan baita maila handiko artista askorentzat: Agustín Ibarrola, Bernat Vidal, Lucas Alcalde, Martínez Ortiz de Zárate, Gómez Gimeno …

4. SOLAIRUA. ALDI BATERAKO ERAKUSKETAK

Rialia Industriaren Museoaren azken aretoak aldi baterako erakusketak hartzen ditu: hala “burdinaren eskualdeko” artistena, nola industria-, itsas-, ur-kontuak …