Erabilerraztasuna

Web orria informazio-unibertso bat da, sarean erabil daitekeena. Egun unibertso horrek onik egiten dio gizarteari, gizakien arteko komunikazio forma berriak ahalbidetuz eta ezagutza trukatzeko aukerak emanez. Gainera, gero eta gehiago erabiltzen da gure gizartean: informazioa bilatzeko, aisialdirako, erosketak egiteko, heziketa eta administrazio-kontuetarako, eta abar. Horrenbestez, informazio-unibertso horrek eskuragarri egon behar du jende guztiarentzat, alde batera haien gaitasun fisiko edo teknikoa.

"World Wide Web-ak ahalmen handia dauka, unibertsala delako. Denek erabil dezakete, zein ezintasun duten alde batera utzita: horixe da funtsezko kontuetariko bat”. Tim Berners-Lee, W3C-eko zuzendaria eta World Wide Web-en asmatzailea.

Web hau erabiltzeko erraza izan dadin diseinatu da. Horretarako erabilitako irizpideak World Wide Web Consortium (W3C)en WCAG/WAI gomendioetan oinarritzen dira; hori baita nazioarteko partzuergo bat, interneteko teknologiak eta estandarrak gainbegiratzeaz arduratzen dena.

Era berean, web gune horren iturri-kodea garatzen joan da XHTML eta CSS2 teknologiak erabilita; horiexek gomendatzen baititu W3C-ek ondo ikusi ahal izateko, alde batera utzita nabigazio gailuak eta estiloaren eta edukiaren arteko behar bezalako aldea egotea.

XHTML Valido      Accesibilidad AA      CSS Valido