Bilduma

Rialia Industria Museoa 2006ko urtarrilean zabaldu zituen ateak. Ordutik hona bost urte igarota, berritu egin du bilduma iraunkorra, bere egin baitu beste bilduma garrantzizko bat: Babcock & Wilcox enpresarena, alegia, Babcock & Wilcox izanik Bizkaian XX. mendean egon ziren enpresa handienetako bat.

 

Bilduma honetako arte-lanak Babcock & Wilcox-en egoitza nagusiko apaingarriak ziren. Gehienbat margolanak dira, urmargoak asko, XX. mendearen erdialdekoak, eta gai sarriena industria dute. Babcock & Wilcox-en lantegi eta instalazioetako jarduna agertzen dute gailurrean zeuden denboran. Bilduma berri honek, beraz, bat egiten du Rialiaren sorrerakoarekin, Bizkaiko Labe Garaienarekin, alegia, biak SEPIk emanak izanik, bat eginda gure herriko arte-funts garrantzizkoenetako bat osatzeko asmoz.

 

Anónimoa
XX. mendea
Luis Mª Zubillaga
XX. mendearen erdialdean
Ceferino Olivé.
1953
Alberto G. Echarte
XX. mendearen erdialdean
Alberto G. Echarte
1957
Ceferino Olivé.
1953
Ceferino Olivé.
1951
Ceferino Olivé.
1953
1966 inguruan
La Naval ontziolak (Sestao)
1954
R. Gómez Gimeno
m.s.XX